Kaixoooo!
Aurrekoan esan nizuen bezala, ez da ezer gelditzen kurtsoa bukatzeko!!!
Gaur, nire taldearen lan modularra zuekin elkarbanatu nahi dut.
Lan hau, hasiera batean azaldutako lan bat da. Lau-hilabete honetan egin beharreko lana, ikastetxe batean egindako behaketa batean oinarritzen zen eta plastikako saioak, psikomotrizitate saioak eta musikako saioak behatzen aritu behar ginen. Horrekin bat, didaktikaren eta psikologiaren pintzeladak emanez.
Lanaren balorazio orokorrean aipatzen dugu, baina egia esan lan hau egiten oso gustora sentitu gara. Aukeratutako ikastetxea izugarri ondo tratatu gaituzte askatasun osoarekin. Gainera, behaketa egin beharreko aste oso horretan zehar edozein egunetan joateko malgutasuna eskaini ziguten. Beraz, ikastetxe horretatik jasotako tratuaren balorazioa 10 bat!
Hemen uzten dizuet IRUNTXO taldearen lana.
Mil esker.
sábado, 7 de mayo de 2016
jueves, 28 de abril de 2016
Gelako Programazioa. Aurkezpenak. Apirilak 28a
Gaur aurkezpenen azkeneko eguna daukagu gurekin.
Egia esan, egun honetan nik ez nintzen klasean egon, baina bueltatu nintzenean nire gelakideei galdetu nien aurkezpen hauen inguruan, eta ikusi banituen bezala azaldu zizkidaten.
Beraz, gaurkoan, lau aurkezpen desberdin eta oso interesgarriak ere ikusi zituzten, eta hauek izan ziren programazioen gaiak:
Animaliak
Herrialdeak ezagutzen
Gabonak
Ura

viernes, 22 de abril de 2016
Gelako programazioa. Aurkezpenak. Apirilak 22
Kaixooo! OSTIRALA!
Bueno, gaurkoan gelako programazioen aurkezpenik jarraitu dugu. Gaur gure lanaren aurkezpena egin dugu eta egia esan sentsazio nahiko onekin bukatu egin dut.
Hobetzeko gauzak beti daude, baina azkenfinean gelako helburuak lortu ditugula uste dut.
Aurreko sarreretan, gure gaiaren inguruan pixkat hitz egin dizuet, baina gaur gure lana zuekin elkarbanatuko dut.
Ikusitako aurkezpen gehienak oso desberdinak izan dira. Gure kasuan irakaslearen ikuspuntutik bideratu dugu lana, berriz, hurrengo taldea, baratzaren gaia hartu du eta oso desberdin planteatu du aurkezpena, hau da, haurren ikuspuntutik. Egia esan asko gustatu zait haien planteamendua eta oso interesgarria. Azken finean, aurkezpen hain desberdinak ikusterakoan ideia asko hartu ditzakezu zure etorkizuneko aurkezpenetarako.
Hirugarren taldea, japoniar eta euskal kulturei buruz prestatu dute programazioa. Hauen aurkezpena ere asko gustatu egin zait, asko landu egin dutelako. PowerPointan bideoak sartu dituzte, non, beraiek agertzen ziren haur batzuekin aipatutako ariketak aurrera eramaten. Oso interesgarria ere.
Egia esan, planteatu diguten lan hau, oso aproposa da gauza desberdin asko ikusteko eta egiteko aurkezpenetan.
Bueno, gaurkoan gelako programazioen aurkezpenik jarraitu dugu. Gaur gure lanaren aurkezpena egin dugu eta egia esan sentsazio nahiko onekin bukatu egin dut.
Hobetzeko gauzak beti daude, baina azkenfinean gelako helburuak lortu ditugula uste dut.
Aurreko sarreretan, gure gaiaren inguruan pixkat hitz egin dizuet, baina gaur gure lana zuekin elkarbanatuko dut.
lunes, 18 de abril de 2016
Gelako programazioa. Lehenengo aurkezpenak
Aurreko astean esan nizuen bezala, gaur aurkezpenekin hasi gara. Nire taldea, ostiral honetan daukagu, beraz gaurko klasean beste taldeak egindako aurkezpenak kontuan hartu beharko ditugu maila berdineko aurkezpen bat egiteko.
Egia esan, gaurko aurkezpenak asko gustatu zaizkit eta oso originalak izan dira. Lehenengo taldea zaporeak lantzeko programazioa egin dute, bigarren taldea landareak lantzeko eta hirugarrena sentsazio eta sentimenduak lantzeko programazioa.

viernes, 15 de abril de 2016
Gelako programazioa apirilak 15a
Gelako programazioarekin aurrera goaz.
Egia esan, gelatik kanpo lan honekin aritu gara, beraz, gaur, ostirala nahiko aurreratuta eta zirriborro txiki bat daukagu prest Begoñari entregatzeko.
Sarrera eta jarduerak prest daude, eta ebaluazio orokorra ondo garatzen aritu gara, Leire, Marta eta hiruok.
Hurrengo astelehenean aurkezpenak hasiko dira, beraz, ondo bukatzeko eta lana finkatzeko gela kanpoko orduak aprobetxatuko ditugu.
Bukatzerakoan eta aurkezpena egiterakoan, ez kezkatu, zuekin gure lana elkarbanatuko dugu!

lunes, 11 de abril de 2016
Gelako programazioa apirilaren 11a
Kaixoooo!
Gaurkoan, gelako programazioarekin aritu gara Iratxe eta biok, jarduerak antolatzen ibili gara eta zer nolako antolaketa ipiniko dugun pentsatzen. Jarduerak aktiboak eta pasiboak tartekatuak izango dira: txotxongiloak ikustea, aquariumera irteera egitea, margotzea, dantza egitea...
Jardueren ordena pentsatzen ibili gara, ezagutza bat beharrezkoa delako zenbait jarduera aurrera eramateko.
Egia esan, Iratxerekin oso ondo lan egiten dut, nahiko berdin pentsatzen dugu eta elkarrekin lan aurrera eramatea oso erraza da.

viernes, 8 de abril de 2016
Gelako programazioa apirilaren 8a
Aurreko sarreran aipatu dudan bezala, didaktikako klase guztietan Programazioaren inguruan arituko gara.
Gaurkoan, Lan modularra behingoz entregatu dugunez, lan honekin jarraituko dugu hemendik aurrera. Lanaren egitura nahiko argi izan genuen hasieratik, baita aurrera eramango dugun unitate didaktikoa ere: Inauteriak, eta aukeratutako gaia Itsas-animaliak. Nahiz eta ostirala izan, eta nahiko nekatuak ibili, lana hasieratik hartu eta forma ematen aritu gara, hau da, lanaren sarrerarekin.
Sarreran zer sartu behar genuen inguruan zenbait zalantza agertu zaizkigu, adibidez: gelako ezaugarriak nola ipini, sarreraren egitura nola egin, ze orden jarraitu... Baina azkenean, nahiko borobildu dugu.

lunes, 4 de abril de 2016
Gelako programazioa apirilaren 4a
Hemendik aurrera, blogera igoko ditudan sarrera gehienak Gelako-programazioaren inguruan egin behar dugun lana egiten, sortzen zaizkigun arazoak edo prozesuari buruz izango dira. Egia esan, nahiko lana interesgarria eta erabilgarria iruditzen zait.
Gaurko klasean, zein gaiaren inguruan hitz egingo dugun erabaki dugu: Inauteriak.
martes, 29 de marzo de 2016
Haurren garapen motorra 0-21 hilabete
Oraingoan haur baten garapen motorraren faseak azaltzen duen taula bat eskainiko dizuet.
Faseak 0-2 urte artean sortzen diren aldaketa motorretan banatzen dira.
El maltrato infantil y la resiliencia
Irakaslearen papera oso garrantzitsua da egoera guztietan. Ikasgai guztietan irakaslearen papera lantzen dugu, batez ere, orain programazioa lantzen ari garela. Baina, horretaz aparte, ikasle bakoitza bere egoera pertsonala dauka eta horrek asko baldintzatzen du ikasle horren ikaskuntza-prozesuan. Horregatik oso garrantzitsua da familiarekin harremana estua izatea eta ikasle horren espazio bitala oso ondo ezagutzea.
Oraingoan, definizio bat utziko dizuet, seguraski askok ez dutenak ezagutzen: RESILIENCIA
Irakasle bezala, oso garrantzitsua da ikasleei etiketak ez txarrak ez onak jartzea eta bere bidea ondo eraikitzen laguntzea.
Primeros Auxilios // Lehen Sorospen
Oso interesgarria iruditzen zait Haur Hezkuntzako Goi-mailako zikloan egin nuen lau hau zuekin elkarbanatzea. Azkenfinean, horrelako ezagutzak denoi balio zaizkigu.
Lan honetan, zenbait egoeratan nola egin behar den azaltzen dizuet. Baita ere, gaztelaniaz egindako lana da. Hauek dira azaltzen ditudan maniobrak pausuz-pausu:
Maniobra de Heimlich.
La reanimación Cardiopulmonar (RCP).
Alteraciones cognitivas. AUTISMO
El juego y la atención a la diversidad
Kaixo!
Egun asko pasa dira blogera ezer igo gabe eta orain aste santuko oporrak pixkat aprobetxatuz zenbait lan interesgarri zuekin elkarbanatu nahi ditut.
Esan beharra daukat, lan hauek unibertsitatearekin ez dute zerikusirik, baina aprobetxatuz aurreko bi urtetan Haur Hezkuntzako Goi-mailako zikloa egin nuela eta Haur Hezkuntzaren inguruan gauza asko ikasi nituela, aproposa iruditu zait blogean elkarbanatzea.
Gaztelaniaz egindako lana da, baina seguraski interesgarria eta agian erabilgarria ere iruditzen zaizuela.
Horrela aprobetxatuz, Issuu programa erabili dut. Baita ere oso erabilgarria eta aproposa horrelako lanak blogean elkarbanatzeko.
Txokoetan oinarritutako metodologia
Kaixo!
Aurreko astelehenean igotako sarreraren antzeko bat izango da gaurkoa, baina proiektuetan oinarritutako metodologiaren inguruan hitz egin beharrean, gaurko klasean txokoetan oinarritutako metodologiaren inguruan hausnarketa orokor bat egin dugu.
Oraingoan ere, zenbait galdera proposatu egin dizkigute gure neuronak lantzeko eta hauexek izan dira galderak:

viernes, 11 de marzo de 2016
Gelako programazioa, metodologia, ikaskuntza esanguratsua...
Aupa!
Gaurko klasean, pasaden ostiralean egindako dinamika bera erabiliz, testu batzuk irakurri behar genituen gero irakurri ez dutenei azaltzeko. Gaurko testuak gai hauen inguruan hitz egiten zuten:
Metodologia, globalizazioa, ikaskuntza esanguratsua, gelako programazioa...
Oraingoan, hobeto atera da dinamika. Izan ere, idazkari bat bakarrik izaterakoan hitz egin dugun guztia apuntatzea ezinezkoa izan da, beraz hauek dira nire taldean hartu ditugun apunte garrantzitsuenak:

lunes, 7 de marzo de 2016
Proiektuan oinarritutako ikaskuntza
Gaurko klasean, proiektuetan oinarritzen den ikaskuntzaren inguruan hitz egiten egon gara. Ekintza nahiko dinmaikoa izan da, lehenengo hirunaka hausnartu egin dugu gai horren inguruan zer genekien, hau da, aurreiritziak, eta gero denen artean komentatu dugu. Horrela, klase bukaeran bakoitza zer ikasi duen berriro komentatu dugu, hausnarketa egin ondoren.
Hauxe izan dira planteatu dizkiguten galderak:
Hauxe izan dira planteatu dizkiguten galderak:
viernes, 4 de marzo de 2016
Teoria curricularrak eta curriculum mailak
Aupa!
Gaur klasean dinamika berri bat aurrera eraman dugu. Gelakide batzuk txosten batzuk irakurri behar zituzten curriculumaren inguruan, gero talde txikietan jartzeko eta irakurri dutenek ez dutenei azaltzeko. Egia esan, dinamika ez da oso ondo atera arrazoi desberdinengatik eta azkenean denen artean komentatu egin dugu. Beraz hau izan da konklusio moduan argi atera ditugun ideiak:
jueves, 18 de febrero de 2016
Taldeko hausnarketa
Gaurko klasean Iruntxo taldeen blogak aztertu eta konparatu ondoren ikusi dugu gauza askotan curriculumaren inguruan bat egiten dugula. Aurreko sarreran egin nuen bezala, oraingoan taldeka, curriculum-a hartu eta gure argazkietan zer genuekan antzeko hausnartzen egon ginen.
Hemen utziko dizkizuet nire taldekideen blogen helbideak:
Hemen utziko dizkizuet nire taldekideen blogen helbideak:
Iratxeren bloga
Leireren bloga
Martaren bloga
Hemen lau egoera komun hauen inguruan komunean egin dugun zerrenda txiki bat utziko dizuet:
viernes, 12 de febrero de 2016
Esaldi baten hausnarketa
Gaurko klasean, aurreko sarreraren antzeko dinamika bat aurrera eraman dugu; baina, argazkiak izan beharrean, gaur hezkuntzarekin zerikusia duten zenbait esaldien inguruan hausnartu egin dugu.
Binaka elkartu gara eta bikote bakoitza esaldi baten inguruan hausnartu egin du gero klase osoarekin elkarbanatzeko eta denen artean komentatzeko.
Iratxe eta bioi hurrengo esaldi hau tokatu zaigu:
"El colmo de la estupidez es aprender lo que luego hay que olvidar"
Erasmo de Rotterdam (1469-1536)

viernes, 5 de febrero de 2016
Haur Hezkuntzako Curriculum-ak
Gaurko klasean curriculum ezberdinen inguruan hitz egiten egon gara, hau da: curriculum nuloa, curriculum ezkutua, curriculum formala eta curriculum errealaren inguruan.
Curriculum bakoitzaren azalpen txiki bat emango dizuet:
- Curriculum nuloa: Hezkuntzarekin zerikusia ez duten gaiak lantzen ditu, adibidez heriotza.
- Curriculum ezkutua: Gai konkretu bat lantzen da, baina ez zuzenean, hau da, subjektua jakin gabe. Horrela jarrera eta balore batzuk barneratzen dituzte.
- Curriculum formala: Curriculumak markatzen duena jarraitzea da, hau da, edukiak, helburuak, ordutegia, ebaluazio-irizpideak... lantzea, nahiz eta era desberdin asko egon horiek lantzeko.
- Curriculum erreala: Curriculum formala praktikan isladatzea, adibidez jardueren bidez, egoera bakoitzean jarduerak egokituz.
Kontzeptu hauek komentatu ondoren, zenbait argazki eta bineta ikusi eta komentatu genituen honen inguruan. Guztien artean, hurrengoa aukeratu dut hausnarketa txiki bat egiteko.
Kasu honetan pentsamendu kritikoa landu dugu eta honekin ikusi dezakegu nola irakasle batek bere ikasleei zerbait egitea eskatzen diela ebaluatzeko. Baina oso argi azaltzen da ikasleen arteko desberdintasunak gaitasunen inguruan (katua, elefantea, arraina, tximua... ezin izango dute gauzak berdinak lortu).
Azken finean, irakasle batek bere ikasleak ondo ezagutu behar ditu bakoitzaren beharrak eta bakoitzaren ingurua nolakoa den ezagutzeko. Oso garrantzitsua da curriculumean agertzen diren helburuak, edukiak, ebaluazio-irizpideak... ezartzerakoan ikasle bakoitzean pentsatzea eta modu egoki batean egokitzea.
Beraz, ezin zaie ikasle guztiei helburu berdinak ezarri ezta era berean ebaluatu.
Nire Haur Hezkuntzako argazkiak HHko curriculumarekin erlazionatuta
Beste eguneko sarreran igotako argazkien inguruan beste sarrera bat igoko dut. Kasu honetan ez da izango hain pertsonala, ez ditut nire sentimenduak eta gogapenak azalduko. Izan ere, oso interesgarria iruditu zait ariketa hau aurrera eramatea horrela dekretuarekin zerikusia duten edukiak eta helburuak aztertzen hasteko.
Nahiz eta Haur Hezkuntzako goi-mailako zikloan 2009an ezarritako dekretuarekin lan egin, orain dela bi hilabete Haur Hezkuntzako dekretua berritu eta ezarri da; beraz, hurrengo aldaketa jasan arte hauxe da EAEn ezarrita dagoen curriculum-a:
237/2015 Dekretua, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa
237/2015 Dekretua, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa
jueves, 4 de febrero de 2016
Haur Hezkuntzako argazkiak
Sarrera honetan nire Haur Hezkuntzako zenbait argazki esanguratsu erakutsiko dizkizuet eta hauekin, gogoratzen ditudan esperientziak eta bizi nituen emozioen inguruan hausnarketa txikiak.
1."Ainhoa"
Ainhoa txikitan. 3 urterekin.
Egia esan ez dut ezer gogoratzen, baina eskertzen diot nire amari hainbeste argazki atera izana, gaur egun haurtzaroko oroitzapenak eskura izateko.
Argazki honetan, ikusi dezakegu naturan hazi egin naizela, nahiz eta auzo batean bizi. Aiton-amonen baserrira bisita egitera, eta aprobetxatuz, animaliei janaria ematera, txakurrak ikustera, menditik ibiltzera...
Nire ustez, naturarekin kontaktuan egotea oso garrantzitsua da, batez ere, haur guztien lehenengo urteak experimentazioa eta explorazioan finkatzen direlako; eta natura inguru ezinhobea iruditzen zait hori garatzeko.
Cajas de vida: paisajes que nos narran
Hurrengo lerrotan, Cajas de vida testua irakurri ondoren egin dudan hausnarketa txiki bat zuekin partekatuko dut.
Hasteko, esan beharra daukat oso interesgarria iruditu zaidala proiektu hau, gauza asko landu ditzakegulako. Izan ere, emozioak, beldurrak, sentimenduak... lantzeko ariketa oso aproposa iruditzen zait. Haurrek nahi gabe, bakoitzaren kaxan haientzat garrantzitsua diren objektuak gordetzerakoan, gauza asko transmititu eta irakasleak antzeman ditzakelako.
Gainera, nire ustez, haur hezkuntzako haur gehienek emozioak azalaratzeko arazo handiak dituzte, eta askotan edozein erara azaleratzen dituzte; adibidez, edozein frustrazio edo beldurrak, portaera txarrarekin erlazionatu ditzakegu.
Horretaz aparte, oso garrantzitsua iruditzen zait haurrek ere, beraien buruan dituzten ideiak beste guztiekin konpartitzea; horrela, gehiago ezagutuko ditugu eta beraiei ere asko lagunduko diela uste dut. Beraiek dituzten objektuetatik eta sortzen diren erreflixoengatik gauza asko ikasi daitezke, testu honetan azaltzen den bezala.
Gauza guzti hauengatik eta beste askorengatik, proiektu hau eskola guztietan egin behar zela uste dut, haurren garapenean izugarrizko abantailak eskeintzen dituelako.
Beraz, momentu libre bat baldin badaukazue aprobetxatu eta testua irakurri.
Asko gustatuko zaizue !
viernes, 29 de enero de 2016
viernes, 22 de enero de 2016
Nor naiz ni?
Kaixo!
Hauxe da Ainhoaren txokoa, hau da, nire txokoa.
Ainhoa Irigoyen izena dut eta Haur Hezkuntzako ikaslea naiz. Blog hau didaktika ikasgairako sortu dut eta bertan hausnarketa txikiak, artikulu interesgarriak, haur hezkuntzarekin zerikusia duten argazkiak, bideoak... ipiniko ditut.
Espero dut zuen gustukoa izatea.
Eskerrik asko!

Suscribirse a:
Entradas (Atom)