Kaixooo! OSTIRALA!
Bueno, gaurkoan gelako programazioen aurkezpenik jarraitu dugu. Gaur gure lanaren aurkezpena egin dugu eta egia esan sentsazio nahiko onekin bukatu egin dut.
Hobetzeko gauzak beti daude, baina azkenfinean gelako helburuak lortu ditugula uste dut.
Aurreko sarreretan, gure gaiaren inguruan pixkat hitz egin dizuet, baina gaur gure lana zuekin elkarbanatuko dut.
Ikusitako aurkezpen gehienak oso desberdinak izan dira. Gure kasuan irakaslearen ikuspuntutik bideratu dugu lana, berriz, hurrengo taldea, baratzaren gaia hartu du eta oso desberdin planteatu du aurkezpena, hau da, haurren ikuspuntutik. Egia esan asko gustatu zait haien planteamendua eta oso interesgarria. Azken finean, aurkezpen hain desberdinak ikusterakoan ideia asko hartu ditzakezu zure etorkizuneko aurkezpenetarako.
Hirugarren taldea, japoniar eta euskal kulturei buruz prestatu dute programazioa. Hauen aurkezpena ere asko gustatu egin zait, asko landu egin dutelako. PowerPointan bideoak sartu dituzte, non, beraiek agertzen ziren haur batzuekin aipatutako ariketak aurrera eramaten. Oso interesgarria ere.
Egia esan, planteatu diguten lan hau, oso aproposa da gauza desberdin asko ikusteko eta egiteko aurkezpenetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario