viernes, 5 de febrero de 2016

Nire Haur Hezkuntzako argazkiak HHko curriculumarekin erlazionatuta

Beste eguneko sarreran igotako argazkien inguruan beste sarrera bat igoko dut. Kasu honetan ez da izango hain pertsonala, ez ditut nire sentimenduak eta gogapenak azalduko. Izan ere, oso interesgarria iruditu zait ariketa hau aurrera eramatea horrela dekretuarekin zerikusia duten edukiak eta helburuak aztertzen hasteko.
Nahiz eta Haur Hezkuntzako goi-mailako zikloan 2009an ezarritako dekretuarekin lan egin, orain dela bi hilabete Haur Hezkuntzako dekretua berritu eta ezarri da; beraz, hurrengo aldaketa jasan arte hauxe da EAEn ezarrita dagoen curriculum-a:

237/2015 Dekretua, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa




1. argazkia "Ainhoa":

Argazki honetan, nahiz eta ez izan eskola barruan gauza asko landu daitezke:
- Experimentazioa eta explorazioa.
- Gorputzaren mugimendua eta garapena landu.
- Naturako elementuak eta fenomenoak behatzeko interesa izatea. Haien ezaugarrietako batzuk ezagutzea.
- Naturako elementuak (ura, hondarra eta bestelakoak) eta fenomenoak (euria, haizea eta bestelakoak) behatzeko interesa izatea. Haien ezaugarrietako batzuk ezagutzen hastea
- Norberaren nortasuna eraikitzea: segurtasuna...

2. argazkia "Margotzen eta margotzen..."

-  Eskuen erabilera fineko trebetasunak koordinatzen eta kontrolatzen hastea.
- Zentzumenak esploratzea eta askotariko materialak eta tresnak erabiltzea. Materialen eta tresnen ezaugarri batzuk deskubritzea.
- Arteko trebetasun eta teknika oinarrizkoak erabiltzen hastea.
- Parte-hartzea sustatzea.
- Interesa bermatzea.
- Materiala elkarbanatzen jakitea.

3. argazkiak "Mantalak etxera": 

- Ongizate emozionalari eta fisikoari dagozkion jarrerak lantzea (erritmo biologikoak, mugimenduak, jolasa, arakatze-jarduna, elikadura, garbitasuna eta segurtasuna erregulatzea), segurtasun afektiboa finkatu eta eguneroko bizitzako egoerez gozatzeko.
- Errespetu, laguntza eta lankidetzako jarrerak eta ohiturak lantzea, norberaren jokabidea erregulatu eta norberaren eta gainerako pertsonen beharrizanetara egokitzeko, eta sumisio nahiz nagusitasuneko jarrerak baztertzea.
- Norberaren gorputza eta nortasuna eraikitzea eta onartzea.
- Estimuluak baztertu eta onartzeko ahalmena lantzea (atsedenerako eta mugimendurako uneak hartzea).
- Konfiantza izatea zereginak laguntzarekin betetzeko eta eguneroko bizitzako zailtasunak gainditzeko ahalmenean (zenbaitetan laguntza-premia izan arren). Arrisku-egoera batzuk hautematen eta saihesten hastea.
- Eguneroko bizitzako lanetan (garbiketetan, arropa jantzi eta eranztean, jostailuak jasotzean, ipuinak entzutean, etab.) eta jolasetan laguntzeko interesa izatea.
- Gainerako pertsonen nortasuna eta ezaugarriak onartzea, diferentziak errespetatzea eta diskriminazio-jarrerak baztertzea.

4. argazkiak "Jon braun indio txiki bat zen":

- Adierazpen artistikoa eta fisikoa.
- Parte-hartzea.
- Elkarlana eta lankidetza sustatzea.
- Errespetatzea.
- Ahotsa deskubritzea eta probatzea
- Hizkuntzaz kanpoko zeinuak (intonazioa, keinuak, aurpegierak) ezagutzea eta arian-arian erabiltzea, komunikazio-xedearen esanahia indartzeko.
- Espazioaren, erritmoaren eta denboraren lehen nozioak lantzea mugimenduaren bidez.
- Norberaren gorputzak dituen komunikazio-ahalmenak arakatzea, deskubritzea eta erabiltzea, adierazpen-baliabide izateko: mugimendua, negarra, irribarrea, oihua, tonua, adierazkortasuna, keinua.
-  Soinu eta kontraste batzuk entzumenaren bidez bereizten hastea: zarata-isiltasuna, luzea-laburra, ozena-eztia, etab.
- Zentzumenak esploratzea eta askotariko materialak eta tresnak erabiltzea. Materialen eta tresnen ezaugarri batzuk deskubritzea.

5. eta 6. argazkiak "Korrika eta Txangora goaz!":

Argazki hauek elkartu ditut azkenfinean eskolatik kanpo egindako ekintzak direlako eta zenbait eduki antzekoak izan daitezkelako.

- Gero eta konfiantza handiagoa izatea norberaren ahalmen motorretan. Ekintzarako ekimena eta trebetasun berriak ikasteko jakin-mina izatea.
- Estimuluak baztertu eta onartzeko ahalmena lantzea (atsedenerako eta mugimendurako uneak hartzea).
-  Konfiantza izatea zereginak laguntzarekin betetzeko eta eguneroko bizitzako zailtasunak gainditzeko ahalmenean (zenbaitetan laguntza-premia izan arren). Arrisku-egoera batzuk hautematen eta saihesten hastea.
- Zer gizarte taldetako partaide den jakitea eta horiek bereiztea (hasierakoak, familia eta eskola).
-  Lotura afektiboak bilatu eta ezartzea adineko pertsonekin eta eskolako haurrekin. Enpatia-jarrerak izaten hastea.
- Jolasetan parte hartzea eta ekimena izatea, eta, arian-arian, ardura txikiak hartzea eguneroko bizitzan.
- Naturako elementuak (ura, hondarra eta bestelakoak) eta fenomenoak (euria, haizea eta bestelakoak) behatzeko interesa izatea. Haien ezaugarrietako batzuk ezagutzen hastea.
- Jolasa erabiltzea ingurune fisikoa esploratzeko. Esanahiak eta ezagutzak eraikitzea, ingurunean ekinez.

7. argazkia "Olentzero etorri da":

- Adierazpen musikala eta fisikoa.
- Gorputza eta emozioa autoerregulatzea.
- Taldeko harremana sustatzea.
- Parte- hartzea.
- Ahotsa deskubritzea eta probatzea (abestiekin).
- Espazioen, erritmoaren eta denboraren lehen nozioak lantzea mugimenduaren bidez.
- Informazioa ulertzea, buruz ikastea eta adieraztea (abestiak).

8. argazkia "Emanaldia":

- Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko.
- Plangintzan erabakitakoa betetzea edo, beharrezkoa baldin bada, doitzea.
- Pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa lantzea (enpatia eta asertibitatea).
- Elkarlana eta lankidetza taldean ikasteko zereginetan.
- Giza eskubideak eta gizarte-arauak betetzea.
- Gorputza eta emozioak autoerregulatzea.
- Dramatizazio eta imitazioko jolasetan, dantzetan eta gorputz-adierazpena darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzeko interesa izatea.
- Ahotsaren, norberaren gorputzaren, eguneroko bizitzako objektuen eta musika-tresnen aukerak arakatzea.
- Soinu eta kontraste batzuk entzumenaren bidez bereizten hastea: zarata-isiltasuna, luzea-laburra, ozena-eztia, etab.





No hay comentarios:

Publicar un comentario