Kaixo!
Aurreko astelehenean igotako sarreraren antzeko bat izango da gaurkoa, baina proiektuetan oinarritutako metodologiaren inguruan hitz egin beharrean, gaurko klasean txokoetan oinarritutako metodologiaren inguruan hausnarketa orokor bat egin dugu.
Oraingoan ere, zenbait galdera proposatu egin dizkigute gure neuronak lantzeko eta hauexek izan dira galderak:
Zer dakizu txokoetan oinarritutako metodologiaz?
Txokoetan oinarritutako metodologiaren inguruan informazio dexente daukat, batez ere bizipenetan oinarritutakoak. Haur Hezkuntzan nengoenean txokoak erabiltzen ziren zenbait jarduera aurrera eramateko, gaur egun egiten den bezala. Gainera, ikas-komunitateetan bolondres moduan egon nintzen ikastetxe batean eta txokoetan antolatuta zeuden saiotan parte hartzen nuen. Horretaz aparte, lan modularrarentzat egin behar zen behaketan ere, txokoak ikusi ditugu. Beraz, nahiko ezaguna daukat metodologia hau.
Normalean Haur Hezkuntzako ikasleak, 4 taldetan banatuta daude eta txokoetan jartzeko garaian, taldeka txokoz-txoko pasatzen dira. Klaseko espazioa 4 txokotan banatuta dago, eta normalean tematika hauek ezagutu ditut: puzzle txokoa, etxe txokoa, margotegia, matematika, ipuin txokoa, informatika...
Irakaslearean papera behatzea da eta haurrek laguntza edo arreta behar dutenean laguntza eskaintzea da.
Saio hauek gehienetan libreak dira, hau da, txoko bakoitzean nahi dutena egiten dute (adibidez margotegian: tenperak, plastilina, margoak, guraizeak... nahi dutena erabili dezakete) baina batzuetan jarduera bideratuak izaten dira.
Zeintzuk dira atera dituzun ideia edo ikaskuntza nagusiak?
Mota anitz daudela txokoetan lan egiteko, hau da, modu desberdin daude txokoak antolatzeko, edukiak lantzeko, irakaslearen papera aurrera eramateko...
Gainera, txokoetan oinarritutako jarduerak aurrera eramateko irakasle gehiago parte hartzen dute. Adibidez nire kasuan, ikas-komunitateetan bolondres moduan egon nintzenean, lau txoko ziren, eta bi irakasle zeuden + bi bolondres, beraz bakoitza txoko batean sartzen ginen jarduera hori aurrera eramateko.
Baita ere, haurrak ebaluatzeko modu oso egoki bat da, bakoitzaren garapena argiago ikusi daitekelako (zailtasunak, zaletasunak, aldaketak, portaera arraroak...) orduan irakasle batentzat metodologia hau oso aproposa da gauza asko antzemateko.
PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA ETA TXOKOETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIAREN ARTEKO EZBERDINTASUNAK ETA ANTZEKOTASUNAK.
Bien arteko berdintasunak:
- Arlo desberdinak lantzen dira egoera batean.
- Denbora mugatzen da.
Bien arteko desberdintasunak:
- Proiektuaren taldea ez da banatzen, txokoetan bai.
- Txokoak libreagoak dira.
- Proiektuak gidatuak izan ohi dira.
- Irakaslearen papera desberdina da, txokoetan behaketan oinarritzen da eta proiektuetan jarduera bideratzea, azaltzea, pausuak ematea...
- Txokoetan espazioa banatzen da, proiektuetan proiektuaren arabera antolatzen da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario