Sarrera honetan nire Haur Hezkuntzako zenbait argazki esanguratsu erakutsiko dizkizuet eta hauekin, gogoratzen ditudan esperientziak eta bizi nituen emozioen inguruan hausnarketa txikiak.
1."Ainhoa"
Ainhoa txikitan. 3 urterekin.
Egia esan ez dut ezer gogoratzen, baina eskertzen diot nire amari hainbeste argazki atera izana, gaur egun haurtzaroko oroitzapenak eskura izateko.
Argazki honetan, ikusi dezakegu naturan hazi egin naizela, nahiz eta auzo batean bizi. Aiton-amonen baserrira bisita egitera, eta aprobetxatuz, animaliei janaria ematera, txakurrak ikustera, menditik ibiltzera...
Nire ustez, naturarekin kontaktuan egotea oso garrantzitsua da, batez ere, haur guztien lehenengo urteak experimentazioa eta explorazioan finkatzen direlako; eta natura inguru ezinhobea iruditzen zait hori garatzeko.
2."Margotzen eta margotzen..."
Txikitatik asko gustatzen zitzaidan margotzea, eta gaur egun berdin jarraitzen dut.
Haur Hezkuntzan, adierazpena asko lantzen genuen: gorputz adierazpena, adierazpen librea, eskulanak...
Argazki hau, auzoko festetan eskolako jangelan antolatzen den marrazketa txapelketan da. Ikusi daitekenez oso txikitatik parte hartu egin nuen eta egia esan, irabaztea edo galtzea ez zen nire kezka, gustuko nuen margotzea eta gainera gero nire marrazkia eskolako lehiatetan aurkitzea, izugarrizko poza zen niretzat!
3."Mantalak etxera"
Urte guztietan bezala, hiruhilabetearen azken egunean, egindako eskulanak, ariketak, marrazkiak, argazkiak... bakoitzaren karpetan etxera eramaten genituen oso pozik gurasoiei egindako guztia erakusteko.
Lehenengo argazkian ikusi daiteke, nire haur hezkuntzako andereñoekin zer harreman estua geneukan, azken finean, auzoko eskola zen eta oso ondo ezagutzen ginen elkar denek. Izan ere, gurasoen eta hezitzailen arteko harremana oso ona izan behar dela uste dut.
Bigarren argazkian hobeto ikusten dena, eta Haur Hezkuntzako ezaugarri esanguratsuena iruditzen zaidana mantala da. Oraindik gogoratzen dut ostiraletan etxera joan baino lehen sortutako errutina, abesti baten bitartez: "Ostirala mantala etxera, mantala etxeraaaa, mantalaa etxeraaaa...". Horrelako errutinak, etapa honetan oso baligarriak iruditzen zaizkit, azkenfinean asko ikasten dugulako.
4."Jon Braun indio txiki bat zen"
Inauteriak iritsi dira! Eta aurten indioz mozorratuko gara!
Argazki honetan, 2-3 urte nituen.
Inauteriak iritsi baino lehen, aste dexente eskaintzen genion mozorroa prestatzeari, dantza egiteari... Baina egia esan, 4-5 urterekin prestatzen genituen guk mozorroak, hain txikiak ez dut uste.
Orain dela bi urte, ikas-komunitateak egin nituen nik ikasi nuen eskola, 5 urteko gela batean, eta indioz mozorratu ziren inauteritan. Sentsazio izugarria izan zen; denbora atzera joan nintzen.
5."Korrika"
Hau izan zen nire lehenengo KORRIKA eguna!
Egia esan, ez dut ezer gogoratzen, baina suposatzen dut ez genuela asko ulertzen. Baina, edozein gertakizun edo ospakizun aprobetxatzen zen ariketa desberdinak egiteko eta sentsazioak experimentatzeko.
Kasu honetan ere, zakar plastikoak erabili genituen, gehienetan bezala, dorsala edo petoa egiteko eta seguraski norbaitek ere lekukoa eramango zuela. Azkenean, edozein egoera aurrera eramateko aurretik prestakuntza handia darama hezitzaileen aldetik.
Eguna iristerakoan, auzotik korrika ibili ginen argazkian antzematen den bezala, nahiz eta euria egin; eta seguraski oso ondo pasa egin genuela.
6."Txangora goaz"
Eskolatik ateratzen ginen lehenengo txangoetako bat izan zen hau. Irundik oso gertu dagoen beste herri batera joan ginen: Hondarribira. Nahiz eta oso gertau egon, bertan hondartza, mendia, koloretako etxeak... beste mundu berri bat zen guretzat.
Gainera, Hondarribitik Hendaiara doan txalupan igo ginen, eta hori izugarrizko experientzia izan zen.
Azken finean, eskolatik ateratzea gugan urduritasuna eta emozioa pizten zuen.
Baita ere, horrelako egoeratan asko ikasten genuen eta gero klase barruan gauza berri asko lantzen genituen: hondartza, itsasoa, eguraldi ona...
Horretaz aparte, esan beharra daukat, txango bat aurrera eramateko, hezitzaileak izugarrizko lana egin behar dutela: oharrak bidali, ikasleen segurua lortu, txangoa antolatu (autobusa, txalupa...)... Beraz, hezitzaileen lana azpimarratzekoa iruditzen zait.
7."Olentzero etorri da"
Olentzero eskolara etorri da! Emozioa, urduritasuna, gogoak...
Urtero, olentzero astoaren gainean etortzen zen eskolara. Guk, klase barruan denbora asko itxoiten pasatzen genuen urduri-urduri. Orduan "toc-toc", atea oso indartsu norbaitek jotzen zuen: OLENTZERO!
Negarra, poza.. emozio nahasketa izugarria antzematen zen gela barruan.
Denak korroan eserita, Olentzeroren inguruan, gure oparien zain.
Olentzero, izenak esaten hasita, bakoitzari opari bat ematen zion, gure andereñoen laguntzarekin argazkian ikusi daiteken moduan.
Aipatu behar dut, opari horiek, gelarentzat zirela, hau da, guztiek elkarbanatzeko.
Errutina hau, urtero bizi izan nuen, lehen hezkuntza bukatu arte gutxi gora-behera. Baina egia da, txikiak ginenan geneukan tolesgabetasuna urteak pasata galtzen zela.
8."Emanaldia"
Nire aurpegian poza ikusi daiteke. Kurtso bukaerako emanaldiaren eguna iritsi zen.
Denbora asko prestatzen pasa ondoren, familiaren aurrean egiteko momentua iritsi zen.
Urtero emanaldi bat prestatzen zen. Geroz eta handiagoak, konplexuagoak bihurtzen ziren emanaldiak: dantzak, abestiak, musikarekin zerikusia duen zerbait, antzerkia, bertsoak...
Baina, argazki honetan ere guztien aurpegitan emozio desberdinak nabari daitezke: urduritasuna, poza, gogoak, beldurra...
Egia esan, zorte handia izan dut Elatzeta Ikastetxera joan izateagatik, asko ikasi dut, asko experimentatu dut, txango asko egin ditut... eta gaur egun naizen pertsona, parte handi bat ikastetxe honetako hezitzaileei esker da.
Eta ahaztu gabe, eskerrak eman nire amari hainbeste argazki ateratzeagatik eta oraindik gordeta izateagatik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario