Gaur klasean dinamika berri bat aurrera eraman dugu. Gelakide batzuk txosten batzuk irakurri behar zituzten curriculumaren inguruan, gero talde txikietan jartzeko eta irakurri dutenek ez dutenei azaltzeko. Egia esan, dinamika ez da oso ondo atera arrazoi desberdinengatik eta azkenean denen artean komentatu egin dugu. Beraz hau izan da konklusio moduan argi atera ditugun ideiak:
Hiru teoria bereizten dira:
1. Teorikoa: Estrategiak ikasleak edukiak ulertzeko, metodologia, baliabide asko zailtasunak dituzten ikasleekin.
2. Praktikoa: Ekintzei, egiteari,... garrantzi handia ematen zaie.
3. Kritikoa: Irakasleak irakasteko orduan teoria bat izan behar du kontuan. Irakastea autokritikoa da eta hausnarketari garrantzi handia ematen dio. Kontuan eduki behar dira egoera sozio-ekonomikoak.
- Teoria bakoitzetik kurrikulum mota bat atera, denak desberdinak.
-Kurrikuluma ez da soilik mugatzen ikaslearen ikaste prozesuari, baizik eta ikaslea eta ikaste prozesua inguratzen duen testuinguruan ere oinarritzen da.
- Testuliburuak ez dira moldatzen ikasle guzientzako, irakaslea izan behar da hau moldatzen duena eta jarduerak moldatzen duena ikasleentzako.
Zehaztapen mailak:
- Egokitzapena: Ikasleak behar bereziak baditu, kurrikulum desberdin bat aplikatu beharko zaio.
- Taldearenak edo pertsona batekoa izan daiteke. Horretarako ikastetxeko proiektuan oinarritu behar gara.
Hona hemen zehaztapen maila desberdinak:
1. Dekretua (Hezi Berri)
2. Ikastetxeko programazioa
3. Klaseko programazioa
4. Banakako egokitzapen kurrikularra (CEI/ACI)
1.MAILA
|
2.MAILA
(ikastetxea)
|
3.MAILA
(maisu-maistrak)
|
4.MAILA
| |
Dokumentua
|
Oinarrizko curriculum diseinua (OCD)
|
Ikastetxe Curriculum Proiektua (ICP)
|
Programazio didaktikoa edo
jarduera didaktikoa(Unitate didaktikoen multzoa).
|
Zehaztutako dokumentuan (CEI) Banakako Egokirtzapen Curricularra
|
Definizioa
|
Zer ikasi, noiz ikasi, nola ikasi eta irakatsi, nola gidatu, ebaluatu bideratzen duena dekretua.
|
Araututako curriculumak ikastetxe bakoitzan duen zehaztapena da.
|
Gelako lana antolatzeko errekurtso bat, ikaste-irakasteko prozesuan parte hartzen duten elementu guztiak era koherente baten lotzen dituena.
Heziketa ziklo bakoitzean dauden alorretako unitate didaktikoen multzoa, hauek ordenatuta eta sekuentzializatuta azaltzen direlarik.
|
Hezkuntza behar bereziak azaltzen dituen ikasleriarentzat, ohiko curriculumean burutatutako banakako egokitzapena. Ikasleriaren aniztasunari erantzuna emateko aparteko neurria litzateke.
|
Izaera
|
Normatiboa (derrigorrezkoa),
gidatzaile eta preskritiboa
|
Orokorra eta gidatzailea
|
Aldakorra, gidatzailea, planifikatzailea
|
Didaktiko-antolatzailea, orientagarria
|
Egilea
|
Gobernuak, Hezkuntza administrazioak (Euskal Autonomia Erkidegoan, Heziberri)
|
Ikastetxeko klaustroa
|
Tutoreak
|
Tutorea eta espezialistak (laguntza)
|
Baldintzatzaileak
|
LOMCE (legeak)
|
LOMCE (legeak)
|
Ikastetxeko curriculuma
|
Ikasgelako programazioa
|
Osagarriak
|
Sedeak daude, antolamendua ikastetxean, ebaluazioa, metodologia, zer irakatsi
(konpetentzia), helburuak eta edukiak. |
Espazioaren antolaketa, denbora, metodologia, gaitasuna, edukiak, material didaktikoa, ebaluazio irizpidea, tutoretza, ordutegiak, helburuak.
|
Ebaluazioa, edukia, helburua, metodologia, edukien planifikazioa, denboraldia, materialaren antolaketa.
|
Komunikazioa, espazioa, materiala.
|
Adibidea
|
Hezkuntza.net,
Ministerioan LOMCE
|
Eskola baten web orrian
|
Urtxintxa
|
Aniztasunaren trataerari erantzutekoplana
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario