Gaurko klasean curriculum ezberdinen inguruan hitz egiten egon gara, hau da: curriculum nuloa, curriculum ezkutua, curriculum formala eta curriculum errealaren inguruan.
Curriculum bakoitzaren azalpen txiki bat emango dizuet:
- Curriculum nuloa: Hezkuntzarekin zerikusia ez duten gaiak lantzen ditu, adibidez heriotza.
- Curriculum ezkutua: Gai konkretu bat lantzen da, baina ez zuzenean, hau da, subjektua jakin gabe. Horrela jarrera eta balore batzuk barneratzen dituzte.
- Curriculum formala: Curriculumak markatzen duena jarraitzea da, hau da, edukiak, helburuak, ordutegia, ebaluazio-irizpideak... lantzea, nahiz eta era desberdin asko egon horiek lantzeko.
- Curriculum erreala: Curriculum formala praktikan isladatzea, adibidez jardueren bidez, egoera bakoitzean jarduerak egokituz.
Kontzeptu hauek komentatu ondoren, zenbait argazki eta bineta ikusi eta komentatu genituen honen inguruan. Guztien artean, hurrengoa aukeratu dut hausnarketa txiki bat egiteko.
Kasu honetan pentsamendu kritikoa landu dugu eta honekin ikusi dezakegu nola irakasle batek bere ikasleei zerbait egitea eskatzen diela ebaluatzeko. Baina oso argi azaltzen da ikasleen arteko desberdintasunak gaitasunen inguruan (katua, elefantea, arraina, tximua... ezin izango dute gauzak berdinak lortu).
Azken finean, irakasle batek bere ikasleak ondo ezagutu behar ditu bakoitzaren beharrak eta bakoitzaren ingurua nolakoa den ezagutzeko. Oso garrantzitsua da curriculumean agertzen diren helburuak, edukiak, ebaluazio-irizpideak... ezartzerakoan ikasle bakoitzean pentsatzea eta modu egoki batean egokitzea.
Beraz, ezin zaie ikasle guztiei helburu berdinak ezarri ezta era berean ebaluatu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario