viernes, 11 de marzo de 2016

Gelako programazioa, metodologia, ikaskuntza esanguratsua...

Aupa!
Gaurko klasean, pasaden ostiralean egindako dinamika bera erabiliz, testu batzuk irakurri behar genituen gero irakurri ez dutenei azaltzeko. Gaurko testuak gai hauen inguruan hitz egiten zuten:
Metodologia, globalizazioa, ikaskuntza esanguratsua, gelako programazioa...
Oraingoan, hobeto atera da dinamika. Izan ere, idazkari bat bakarrik izaterakoan hitz egin dugun guztia apuntatzea ezinezkoa izan da, beraz hauek dira nire taldean hartu ditugun apunte garrantzitsuenak:





- Programazioa egiteko lehenengo pausua irakasleak bildu behar dira eta oso da garrantzitsua da irakasleen eta familien arteko harremana. Ikuspegi globalizatuta
Printzipio metodologikoak (Globalizazioa eta ikaskuntza esanguratsua).

  • Behaketa.
  • Asoziazioa: ikasten ari denaren zentzua jakin, gero errealitatera eramateko. IKASLE AKTIBOA. Irakasle bakarra.
  • Adierazpena: Bere erara azaldu, berak bere argudioak eman (ebaluazioa).
- Globalizazioaren barruan 3 metodo daude: interes gunea, proiektuak eta inguruaren ikerketa. Guztien abiapuntua egoera erreal batetik dute.
  1. Intentzioa: gaia. Faseak: Behaketa, espazioa, denbora...
  2. Intentzioa: Lan proiektua. Faseak: Ebaluazioa, intentzioa...
  3. Intentzioa: Galderak. Faseak: Motibazioa, hipotesiak, ondorioak...
- Programazioaren helburuak:
Helburuak eta edukiak, elkarlotutak daude.
Ikasleen arteko kooperazioa sustatzea da helburu bat.
Helburuen baitan, lan zehaztapen maila:
  • Arlo guztietako etapa - helburuak.
  • Arlokako helburuak.
  • Arlo guztietarako ziklorako helburuak eta arlo bakoitzeko helburuak.
  • Ikasturtearen programaziorako helburuak eta unitate didaktikoen helburuak.

- Irakasleak ikasleengan interesa sortu behar du, honela lehenago zituen ezagutzetatik beste ezagutza batzuk sortzen ditu (SUBSUNSOR). Ikasleek aktiboak izan behar dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario