viernes, 8 de abril de 2016

Gelako programazioa apirilaren 8a

Aurreko sarreran aipatu dudan bezala, didaktikako klase guztietan Programazioaren inguruan arituko gara.
Gaurkoan, Lan modularra behingoz entregatu dugunez, lan honekin jarraituko dugu hemendik aurrera. Lanaren egitura nahiko argi izan genuen hasieratik, baita aurrera eramango dugun unitate didaktikoa ere: Inauteriak, eta aukeratutako gaia Itsas-animaliak. Nahiz eta ostirala izan, eta nahiko nekatuak ibili, lana hasieratik hartu eta forma ematen aritu gara, hau da, lanaren sarrerarekin.
Sarreran zer sartu behar genuen inguruan zenbait zalantza agertu zaizkigu, adibidez: gelako ezaugarriak nola ipini, sarreraren egitura nola egin, ze orden jarraitu... Baina azkenean, nahiko borobildu dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario