lunes, 18 de abril de 2016

Gelako programazioa. Lehenengo aurkezpenak

Aurreko astean esan nizuen bezala, gaur aurkezpenekin hasi gara. Nire taldea, ostiral honetan daukagu, beraz gaurko klasean beste taldeak egindako aurkezpenak kontuan hartu beharko ditugu maila berdineko aurkezpen bat egiteko.
Egia esan, gaurko aurkezpenak asko gustatu zaizkit eta oso originalak izan dira. Lehenengo taldea zaporeak lantzeko programazioa egin dute, bigarren taldea landareak lantzeko eta hirugarrena sentsazio eta sentimenduak lantzeko programazioa.




Esan dudan bezala, oso originalak eta praktikoak izan dira. Gela osoa haien jardueratan parte hartzea sustatu dute, eta hori asko gustatu zait. Nahiz eta, gogorik asko ez izan ordu hauetan mugitzeko eta parte hartzeko, gure gelakideak direnez eta gure parte hartzea behar dutenez oso aktiboak izan dira aurkezpenak.

Lehenengo taldearen aurkezpena ez da hain praktikoa izan. Izan ere, psikologiarekin ezagutza eta kontzeptu batzuk lotu dituzte eta oso deigarria iruditu zait. Gainera, Power Point-a oso koloretsua eta adierazgarria zen.

Bigarren eta hirugarren taldeetan, antzekotasun gehiago ikusi ditut. Batez ere, jarduerak gurekin aurrera eraman dituztelako eta azkenfinean horrela klase osoaren arreta lortu dutelako.


No hay comentarios:

Publicar un comentario