Gaurko klasean, proiektuetan oinarritzen den ikaskuntzaren inguruan hitz egiten egon gara. Ekintza nahiko dinmaikoa izan da, lehenengo hirunaka hausnartu egin dugu gai horren inguruan zer genekien, hau da, aurreiritziak, eta gero denen artean komentatu dugu. Horrela, klase bukaeran bakoitza zer ikasi duen berriro komentatu dugu, hausnarketa egin ondoren.
Hauxe izan dira planteatu dizkiguten galderak:
1. Zer dakizu proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaz?
Nire taldea, hausnartu egin ondoren, ondorio honetara iritsi gara:
Ikastola bakoitzak bere proiektua finkatuta dauka (Proyecto Educativo de Centro), horrela ikastola bakoitza bere filosofia eta metodologia finkatzen du, gero bai maila bakoitzean, bai klase bakoitzean, zenbait eduki lantzerakoan eta helburuak lortzerakoan metodologia horretan oinarrituta dago.
Curriculum-a zenbait eduki landu eta helburu lortu behar direla esaten du, beraz, proiektuen bitartez edukiak modu desberdin askotan landu daitezkela erakusten digu.
Adibidez, txokoetan plastika lantzerakoan, modu desberdin asko daude ekintza desberdinak aurrera eramateko ikastola bakoitzaren metodologian oinarrituta; batean modu libre batean landu dezakate, bakoitza nahi duena egiten, eta beste batean fitxen bitartez, denak berdina marrazten...
2. Zer falta zaizu ikasteko?
Interesgarria iruditzen zaigu, pedagogo gehiago ezagutzea metodologia desberdin gehiago ezagutzeko. Adibidez, aurreko kuatrimestrean talde bakoitza pedagogo/a baten inguruan lan bat egin genuen, nire kasuan Maria Montessoriren inguruan, asko gustatu egin zitzaidana; baina ez dugu gehiago landu. Ez dugu eskatzen teorikoki gehiago ikastea, praktikoki baizik: bideoak...
Nahiz eta, zenbait metodologia edo lan egiteko modu ezagutu, praktikan jartzea eta ikustea interesgarria iruditzen zaigu.
3. Zeintzuk dira atera dituzun idea edo ikaskuntza nagusiak?
Metodologia bat, proiektuetan oinarritzen dena da. Gainera, proiektu batean gauza asko landu daitezkela, hau da, proiektu orokor bat dela ikasgai guztiak lantzen dituena.
Horretaz aparte esperientzietatik eta haurren interesetatik sortzen dela, globalizazioa eta ikaskuntza esanguratsua.
Galdera hauen inguruan hausnartu egin ondoren, aurreko ikasturtean ikastola batean egindako proiektu batzuk ikusi egin ditugu.
- Egutegia.
- Dinosaurioak.
- Futbolaren proiektua.
Egia esan, proiektuan oinarritutako ikaskuntza oso interesgarria dela iruditzen zait eta etorkizun batean nik praktikan jarriko nuke, beraz gaurko klasea gustokoa izan dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario