jueves, 18 de febrero de 2016

Taldeko hausnarketa

Gaurko klasean Iruntxo taldeen blogak aztertu eta konparatu ondoren ikusi dugu gauza askotan curriculumaren inguruan bat egiten dugula. Aurreko sarreran egin nuen bezala, oraingoan taldeka, curriculum-a hartu eta gure argazkietan zer genuekan antzeko hausnartzen egon ginen.
Hemen utziko dizkizuet nire taldekideen blogen helbideak:

Iratxeren bloga
Leireren bloga
Martaren bloga
Hemen lau egoera komun hauen inguruan komunean egin dugun zerrenda txiki bat utziko dizuet:


viernes, 12 de febrero de 2016

Esaldi baten hausnarketa

Gaurko klasean, aurreko sarreraren antzeko dinamika bat aurrera eraman dugu; baina, argazkiak izan beharrean, gaur hezkuntzarekin zerikusia duten zenbait esaldien inguruan hausnartu egin dugu.
Binaka elkartu gara eta bikote bakoitza esaldi baten inguruan hausnartu egin du gero klase osoarekin elkarbanatzeko eta denen artean komentatzeko.
Iratxe eta bioi hurrengo esaldi hau tokatu zaigu:

"El colmo de la estupidez es aprender lo que luego hay que olvidar"
Erasmo de Rotterdam (1469-1536)


viernes, 5 de febrero de 2016

Haur Hezkuntzako Curriculum-ak

Gaurko klasean curriculum ezberdinen inguruan hitz egiten egon gara, hau da: curriculum nuloa, curriculum ezkutua, curriculum formala eta curriculum errealaren inguruan.

Curriculum bakoitzaren azalpen txiki bat emango dizuet:

- Curriculum nuloa: Hezkuntzarekin zerikusia ez duten gaiak lantzen ditu, adibidez heriotza.

- Curriculum ezkutua: Gai konkretu bat lantzen da, baina ez zuzenean, hau da, subjektua jakin gabe. Horrela jarrera eta balore batzuk barneratzen dituzte.

- Curriculum formala: Curriculumak markatzen duena jarraitzea da, hau da, edukiak, helburuak, ordutegia, ebaluazio-irizpideak... lantzea, nahiz eta era desberdin asko egon horiek lantzeko.

- Curriculum erreala: Curriculum formala praktikan isladatzea, adibidez jardueren bidez, egoera bakoitzean jarduerak egokituz.


Kontzeptu hauek komentatu ondoren, zenbait argazki eta bineta ikusi eta komentatu genituen honen inguruan. Guztien artean, hurrengoa aukeratu dut hausnarketa txiki bat egiteko.



Kasu honetan pentsamendu kritikoa landu dugu eta honekin ikusi dezakegu nola irakasle batek bere ikasleei zerbait egitea eskatzen diela ebaluatzeko. Baina oso argi azaltzen da ikasleen arteko desberdintasunak gaitasunen inguruan (katua, elefantea, arraina, tximua... ezin izango dute gauzak berdinak lortu).
Azken finean, irakasle batek bere ikasleak ondo ezagutu behar ditu bakoitzaren beharrak eta bakoitzaren ingurua nolakoa den ezagutzeko. Oso garrantzitsua da curriculumean agertzen diren helburuak, edukiak, ebaluazio-irizpideak... ezartzerakoan ikasle bakoitzean pentsatzea eta modu egoki batean egokitzea. 
Beraz, ezin zaie ikasle guztiei helburu berdinak ezarri ezta era berean ebaluatu.





Nire Haur Hezkuntzako argazkiak HHko curriculumarekin erlazionatuta

Beste eguneko sarreran igotako argazkien inguruan beste sarrera bat igoko dut. Kasu honetan ez da izango hain pertsonala, ez ditut nire sentimenduak eta gogapenak azalduko. Izan ere, oso interesgarria iruditu zait ariketa hau aurrera eramatea horrela dekretuarekin zerikusia duten edukiak eta helburuak aztertzen hasteko.
Nahiz eta Haur Hezkuntzako goi-mailako zikloan 2009an ezarritako dekretuarekin lan egin, orain dela bi hilabete Haur Hezkuntzako dekretua berritu eta ezarri da; beraz, hurrengo aldaketa jasan arte hauxe da EAEn ezarrita dagoen curriculum-a:

237/2015 Dekretua, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa


jueves, 4 de febrero de 2016

Haur Hezkuntzako argazkiak

Sarrera honetan nire Haur Hezkuntzako zenbait argazki esanguratsu erakutsiko dizkizuet eta hauekin, gogoratzen ditudan esperientziak eta bizi nituen emozioen inguruan hausnarketa txikiak.

1."Ainhoa"


Ainhoa txikitan. 3 urterekin. 
Egia esan ez dut ezer gogoratzen, baina eskertzen diot nire amari hainbeste argazki atera izana, gaur egun haurtzaroko oroitzapenak eskura izateko. 
Argazki honetan, ikusi dezakegu naturan hazi egin naizela, nahiz eta auzo batean bizi. Aiton-amonen baserrira bisita egitera, eta aprobetxatuz, animaliei janaria ematera, txakurrak ikustera, menditik ibiltzera... 
Nire ustez, naturarekin kontaktuan egotea oso garrantzitsua da, batez ere, haur guztien lehenengo urteak experimentazioa eta explorazioan finkatzen direlako; eta natura inguru ezinhobea iruditzen zait hori garatzeko.


Cajas de vida: paisajes que nos narran

Hurrengo lerrotan, Cajas de vida testua irakurri ondoren egin dudan hausnarketa txiki bat zuekin partekatuko dut.

Hasteko, esan beharra daukat oso interesgarria iruditu zaidala proiektu hau, gauza asko landu ditzakegulako. Izan ere, emozioak, beldurrak, sentimenduak... lantzeko ariketa oso aproposa iruditzen zait. Haurrek nahi gabe, bakoitzaren kaxan haientzat garrantzitsua diren objektuak gordetzerakoan, gauza asko transmititu eta irakasleak antzeman ditzakelako.
Gainera, nire ustez, haur hezkuntzako haur gehienek emozioak azalaratzeko arazo handiak dituzte, eta askotan edozein erara azaleratzen dituzte; adibidez, edozein frustrazio edo beldurrak, portaera txarrarekin erlazionatu ditzakegu.
Horretaz aparte, oso garrantzitsua iruditzen zait haurrek ere, beraien buruan dituzten ideiak beste guztiekin konpartitzea; horrela, gehiago ezagutuko ditugu eta beraiei ere asko lagunduko diela uste dut. Beraiek dituzten objektuetatik eta sortzen diren erreflixoengatik gauza asko ikasi daitezke, testu honetan azaltzen den bezala.
Gauza guzti hauengatik eta beste askorengatik, proiektu hau eskola guztietan egin behar zela uste dut, haurren garapenean izugarrizko abantailak eskeintzen dituelako.

Beraz, momentu libre bat baldin badaukazue aprobetxatu eta testua irakurri.
Asko gustatuko zaizue !

Cajas de vida: paisajes que nos narra