jueves, 28 de abril de 2016

Gelako Programazioa. Aurkezpenak. Apirilak 28a

Gaur aurkezpenen azkeneko eguna daukagu gurekin.
Egia esan, egun honetan nik ez nintzen klasean egon, baina bueltatu nintzenean nire gelakideei galdetu nien aurkezpen hauen inguruan, eta ikusi banituen bezala azaldu zizkidaten.

Beraz, gaurkoan, lau aurkezpen desberdin eta oso interesgarriak ere ikusi zituzten, eta hauek izan ziren programazioen gaiak:

Animaliak
Herrialdeak ezagutzen
Gabonak
Ura


viernes, 22 de abril de 2016

Gelako programazioa. Aurkezpenak. Apirilak 22

Kaixooo! OSTIRALA!

Bueno, gaurkoan gelako programazioen aurkezpenik jarraitu dugu. Gaur gure lanaren aurkezpena egin dugu eta egia esan sentsazio nahiko onekin bukatu egin dut.
Hobetzeko gauzak  beti daude, baina azkenfinean gelako helburuak lortu ditugula uste dut.
Aurreko sarreretan, gure gaiaren inguruan pixkat hitz egin dizuet, baina gaur gure lana zuekin elkarbanatuko dut.

Ikusitako aurkezpen gehienak oso desberdinak izan dira. Gure kasuan irakaslearen ikuspuntutik bideratu dugu lana, berriz, hurrengo taldea, baratzaren gaia hartu du eta oso desberdin planteatu du aurkezpena, hau da, haurren ikuspuntutik. Egia esan asko gustatu zait haien planteamendua eta oso interesgarria. Azken finean, aurkezpen hain desberdinak ikusterakoan ideia asko hartu ditzakezu zure etorkizuneko aurkezpenetarako. Hirugarren taldea, japoniar eta euskal kulturei buruz prestatu dute programazioa. Hauen aurkezpena ere asko gustatu egin zait, asko landu egin dutelako. PowerPointan bideoak sartu dituzte, non, beraiek agertzen ziren haur batzuekin aipatutako ariketak aurrera eramaten. Oso interesgarria ere. Egia esan, planteatu diguten lan hau, oso aproposa da gauza desberdin asko ikusteko eta egiteko aurkezpenetan.

lunes, 18 de abril de 2016

Gelako programazioa. Lehenengo aurkezpenak

Aurreko astean esan nizuen bezala, gaur aurkezpenekin hasi gara. Nire taldea, ostiral honetan daukagu, beraz gaurko klasean beste taldeak egindako aurkezpenak kontuan hartu beharko ditugu maila berdineko aurkezpen bat egiteko.
Egia esan, gaurko aurkezpenak asko gustatu zaizkit eta oso originalak izan dira. Lehenengo taldea zaporeak lantzeko programazioa egin dute, bigarren taldea landareak lantzeko eta hirugarrena sentsazio eta sentimenduak lantzeko programazioa.


viernes, 15 de abril de 2016

Gelako programazioa apirilak 15a

Gelako programazioarekin aurrera goaz.
Egia esan, gelatik kanpo lan honekin aritu gara, beraz, gaur, ostirala nahiko aurreratuta eta zirriborro txiki bat daukagu prest Begoñari entregatzeko.
Sarrera eta jarduerak prest daude, eta ebaluazio orokorra ondo garatzen aritu gara, Leire, Marta eta hiruok.
Hurrengo astelehenean aurkezpenak hasiko dira, beraz, ondo bukatzeko eta lana finkatzeko gela kanpoko orduak aprobetxatuko ditugu.

Bukatzerakoan eta aurkezpena egiterakoan, ez kezkatu, zuekin gure lana elkarbanatuko dugu!

lunes, 11 de abril de 2016

Gelako programazioa apirilaren 11a

Kaixoooo!
Gaurkoan, gelako programazioarekin aritu gara Iratxe eta biok, jarduerak antolatzen ibili gara eta zer nolako antolaketa ipiniko dugun pentsatzen. Jarduerak aktiboak eta pasiboak tartekatuak izango dira: txotxongiloak ikustea, aquariumera irteera egitea, margotzea, dantza egitea...
Jardueren ordena pentsatzen ibili gara, ezagutza bat beharrezkoa delako zenbait jarduera aurrera eramateko.
Egia esan, Iratxerekin oso ondo lan egiten dut, nahiko berdin pentsatzen dugu eta elkarrekin lan aurrera eramatea oso erraza da.

viernes, 8 de abril de 2016

Gelako programazioa apirilaren 8a

Aurreko sarreran aipatu dudan bezala, didaktikako klase guztietan Programazioaren inguruan arituko gara.
Gaurkoan, Lan modularra behingoz entregatu dugunez, lan honekin jarraituko dugu hemendik aurrera. Lanaren egitura nahiko argi izan genuen hasieratik, baita aurrera eramango dugun unitate didaktikoa ere: Inauteriak, eta aukeratutako gaia Itsas-animaliak. Nahiz eta ostirala izan, eta nahiko nekatuak ibili, lana hasieratik hartu eta forma ematen aritu gara, hau da, lanaren sarrerarekin.
Sarreran zer sartu behar genuen inguruan zenbait zalantza agertu zaizkigu, adibidez: gelako ezaugarriak nola ipini, sarreraren egitura nola egin, ze orden jarraitu... Baina azkenean, nahiko borobildu dugu.

lunes, 4 de abril de 2016

Gelako programazioa apirilaren 4a

Hemendik aurrera, blogera igoko ditudan sarrera gehienak Gelako-programazioaren inguruan egin behar dugun lana egiten, sortzen zaizkigun arazoak edo prozesuari buruz izango dira. Egia esan, nahiko lana interesgarria eta erabilgarria iruditzen zait. Gaurko klasean, zein gaiaren inguruan hitz egingo dugun erabaki dugu: Inauteriak.